XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

d) Famili nuklearraren gorakada, batez ere senar-emazte eta seme-alabez osatutakoena.

e) Guraso bakarreko familien gehikuntza.

Bi talde dira, beraz, azkar gehitzen ari direnak eta hauskortasun sozial handia erakusten dutenak: guraso bakarreko familiak eta pertsona bakarrekoak.

1.11. TAULA Pertsona bakarreko eta guraso bakarreko emakumezko familien bilakera (mila pertsonatan)

PERTSONA BAKARREKOAK GUZTIRA / PERTSONA BAKARREKOAK EMAKUMEZKOAK / GURASO BAKARREKOAK EMAKUMEZKOAK / Mila / % gehik

Iturria: EUSTAT, Eusko Jaurlaritza

Guraso bakarreko famili taldeen artean, % 86, ama eta bere seme-alabak osatzen dute 1986an.

1981-1986 bitarteko bost urte hauetan guraso bakarra ama den kasuak % 14,9 gehitu dira.

Multzo hau etengabe ari da gehitzen 30 urtetik aitzina.

Gutxi gorabehera, horien herena bere kabuz bizi den bitartean gainerakoa, ordea, beren jatorrizko familien menpe bizi dira.

Pertsona bakarreko familiak, era berean, gero eta ugariago dira, eta horrela 1981-1986 bitarteko bost urte hauetan % 11,2 gehitu da, eta joera hori areagotu egin da.

1980tik aurrera % 133ra iritsi delako.

1986an pertsona bakarreko familiak ia 50.000 ziren, eta horietatik % 73 emakumeek osatzen zuten.

Pertsona bakarreko familien artean garrantzi handia hartu du bakarrik bizi diren 65 urtetik gorako adineko pertsonen kopuruak, guztietatik % 57,7 suposatzen baitu, horrek ematen du 28.600 pertsona inguru 1986an.

Adin horretatik aurrera, gizonezkoen hilkortasun tasa handiagoa denez gero, famili horietako gehienak, % 86,4, bakarrik bizi diren emakumeek osatzen dute.

ETXEKO GUNEA 1.2.3

Gertakari batzuek gure gizartean dauden jarrerak berdintzera daramatzate, esate baterako, sexu harremanekiko onarpen mailak gora egin du; familia nuklearizatuz doa, bere kideen indibidualizazioa eta erritoen sekularizatzea suspertzen duelarik, eta lan merkatuan emakumeak gero eta partaidetza nabariagoa dauka.

Hala eta guztiz ere, familiaren antolamenduari eta ugalketari buruz suertatu diren aldaketa horiek ez dute eragin sakonik izan etxeko eremuan banatzen diren sexuaren araberako eginkizunetan (1) Emakunde. Emakumea, familia eta etxeko gunea, argitaratu gabe l991an. 77 orrialdeak eta urrengoak.

Horrela bada, argi eta garbi azaltzen da etxean izaten diren funtsezko bi eginkizunetan: semealaben ardura izatean eta etxeko lanetan.